Diputazioak 18 miloi euro gutxiago gastatzeko, 2013an

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 7a, 01:00

Gizarte Politikan gastatuko du diru gehiena, asteartean Sandiusterrin esan zutenez. Aurrekontu osoa ikusteko: www.gipuzkoaberri.net

Guztira 661 miloi euro izango ditu gastatzeko Dipu­tazioak 2013an, aurreko ur­tean baino 18 miloi euro gu­txiago. Horrek esan nahi du, jaitsierak izango direla ia es­parru guztietan. Gizarte Po­litikan gastatuko du diru gehiena %48 inguru, eta diru dezente bideratuko da bide azpiegiturara ere, Deskargan egingo diren obrak direla eta: 117 miloi euro (%17,8).
Martin Garitanok, Ander Usandizagak eta Garbiñe Erre­­kondok aurkeztu zituzten as­teartean Sandiusterrin, Gi­puz­koako Diputazioko diru-kontuak; 2012koak eta 2013koak.

Zerga bidez, diru gehiago
Gipuzkoako Diputazioak az­pimarratu zuen, 2013an diru gehiago bilduko dutela zer­ga bidez, 2012an baino: %4,37 gehiago, hain zuzen. Krisi garaia izanda, hori ez da ekonomia igo egin delako, baizik eta «zerga politika aldatu egin delako». Hau da, ondarearen gaineko zerga jarri da; eta PFEZa modu progresiboan kobratuko da, besteak beste.
Guztira 3.900 miloi euro inguru ingresatuko ditu Gi­puz­koako Dipu­ta­zioak 2013an. Horietatik, gastatzeko, 661 miloi euro geratuko zaizkio (%16,5). Beste diruak nora joango dira? Eusko Jaur­la­ri­tzara gehienak, 2.591 miloi euro; Espainiako Esta­tuari (ku­poa) 265 miloi euro; Uda­lei 393,5 miloi euro; eta kreditu edo zorrak ordain­tzeko
75 miloi euro.

Egoera ekonomikoa, muga
Krisi egoeran bizi gara, eta Diputazioak garaietara egokitu nahi ditu aurrekontuak. «Zor maila kontrolatu nahi dugu, diru sarreretarako ere­du ekitatiboagoak planteatu nahi ditugu eta progresiboagoak. Gastuetan berriz, behar beharrezkoa ez den guztia albo batera utziko dugu».
Lehentasunak hauek izango dira, asteartean azaldu zutenez: Gizarte Politika indartzea, lehenengoa. Ho­rrez gain, garraio publikoa bultza­tzeko Txartel Bakarra; Deskargako obra (GI-636ko azken zatia); toki bakoitzeko ekonomia indartzeko neurriak, Gipuzkoa Saretzen; Pa­saiako badia biziberritzea; ingurumen kalitatea hobe­tzeko politikak; lur bankua sortzea; euskera erabiltzean pausuak ematea; kultur sormena, adibidez, Donostia 2016; Eskola Kirola bultza­tzea; eta langile publikoen baldin­tzak mantentzea.

2012arekin gustora
Aurtengo urteari buruz ere hitz egin zuten asteartean. Urte zaila izan da, Garitanok adierazi zuenez. Uste baino diru gutxiago izan dute gastatzeko (%5), eta inbertsio ba­tzuk atzeratu egin dira.
Horrez gain, Garitanok lorpen hauek azpimarratu zi­tu­en, besteak beste: Onda­rearen gaineko zerga jartzea; hondakinen plan berri bat egitea, ingurumenarentzat hobea eta lehengoa baino ia %50 mer­keagoa; errepideetako erabil­tzaileek gehienez 25 euro or­dain­­tzea; Biga­rren Ber­din­ta­sun Plana; langileei murrizketarik ez; Aranza­di­rekin hitzarmena, haur la­purtuen ka­suan iker­tzeko...
Entzuleei txanda iristean, Diputazioari kritika egin zi­tzaion, Kutxabanken kasuan behar bezain gogor ez jokatzeagatik, edo enpresei neurririk ez jartzeagatik enpresa horiek egiten dituzten ordainketak 75 egunen barruan eginarazteko.
Aurtengo prozesu parte hartzaileetan 500 lagun inguru bildu dira proposamenak egitera, eta orokorrean %90ek balorazio ona egin omen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!