Ainara Azpiazu Axpik irabazi du Ibarrako Galtzakomik komiki saria, ‘Perfekzio’ Bila izeneko komikiagatik. Euskerazko komiki lehiaketa da, eta Ibarrako Galtzaundi elkarteak antolatzen du urtero. Lehendik ere bigarren saria irabazia zen Axpi, komikigile hernaniarra. Aurtengorekin «txoria baino kontentuago» dagoela dio, Axpik, Hernaniko Kronikako komikilariak.
Abenduaren 14an jasoko du 600 euroko saria, Ibarrako kultur etxean, 19:30etan.