‘Hernani 2012 urtekaria’ 14 erreportajerekin dator aurten

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 7a, 01:00

Ostegunean aurkeztuko da Hernaniko 2012ko urtekaria, arratsaldeko 19:30etan udaletxean. Historia, natura, kirola eta beste hainbat gai bildu dira bertan. Herriko liburudendetan salgai jarriko da, 8 eurotan.

Hernani 2012 urtekariaren aurkezpena egingo da datorren ostegunean, arratsaldeko 19:30etan udaletxeko Areto Nagusian. Hortik aurrera, edonork erosi ahal izango du liburua herriko liburudendetan, 8 eurotan.

Historia, natura, kirola...
Urteko berri nagusiak bildu dituzte hainbat hernaniarrek.
Besteak beste, honako erre­portajeak irakurri ahal izango dira: Kutxa Ekogu­nea, Uru­me­ako uholdeak, Em­par Pineda fe­minista eta Herna­niar Bi­kaina, Banaiz Bagara elkartea, Erritmoa, ka­zetariaren batuta li­burua, Uru­meako zilegimen­di­­ak, Gazte Olin­piadetako ko­mikia, Her­na­ni­ko gotorlekuak, parranda eta dinamita kontuak, eskulapioaren sugea, San­ta eskea, Ur-Mia elkartearen 50garren urteurrena, errugbi elkartea, eta 2011ko kronika.  ­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!