Durangoko Azoka, euskal liburu eta disko azoka lau egunez izango da, inoiz baino ekitaldi gehiagorekin. Gaurtik igandera 10:30etatik 20:30etara, 250 mahai jarriko dituzte, 400dik gora nobedade aurkeztuko dira, eta 300dik gora ekitaldi. Tartean, Erritmoa, kazetariaren batuta, Doberak eta Kronikak argitaratutako liburua han izango da, Argia Astekariaren mahaian. Hernaniar gehiago ere izango dira Durangon. Larunbatean adibidez, Jon Ansorena txistulariak joko du. Benito Lertxundik jasoko du Argizaiola saria, eta Ijitoen Herriari gonbidapen berezia egingo zaio.