Oronak eta MUk hiru injeniero saritu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 6a, 01:00

Hiru injeniero gazteri saria eman die Oronak eta Mon­dragon Unibertsitateak, Get Up lehiaketaren barruan, karrera bukaerako proiektu onenarengatik. Motor baten energia kon­tsumoa gutxitzen du Sergio Armentiaren proiektuak, sari potoloena jaso duenak. Ar­men­­tia MUko ikaslea da. Julen Perurena Tecnun-eko ikasleak seguritate sistema bat diseinatu du, igogailuen mantenimendua egin behar dutenentzat; bigarren saria bere­tzat. Alex MacCloskeyk (MUko ikaslea baita ere) diseinatu du igogailuek soinu gutxiago ateratzeko sistema.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!