Banaiz Bagara elkarteak antolatuta, euskal kantuak ikasi eta abesteko aukera izango da larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Izpizua kalean dagoen Txema tabernan.
Kantu irakaslea eta
gitarra-jolea lagun
Helburua da kantu-saio partehartzailea bultzatzea, eta kantatzea gustoko duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte kantu saioan parte hartzera. Hala ere, bereziki euskera ikasleentzat zuzendutako saioa izango da.
Kantuan laguntzeko, Mireia Otzerinjauregi kantu irakaslea eta Carlos Araneda gitarra-jole txiletarra izango dira bertan.