Guatemalan jende asko bizi da pobrezian, eta egoera gero eta txarragoa da. Horrek dakarki, haurrak gero eta baztertuago egotea eta bereziki neskak eskolara ez joatea. Politikak eta egoera sozialak bereziki eragiten die emakumeei. Gazteen artean biolentzia kasuek gora egin dute eta bortxaketa hilketa kasuek ere bai. Kasu horiek eta gehiago, asteartean, 19:00etan, Biterin.
Bideoa eta hitzaldia
Miquel Cortés apaizak hitz egingo du asteartean Biterin. Guatemalari buruzko bideo bat eman, eta ondoren hitzaldia izango da. Cortés da
Fe y Alegriako zuzendaria, eta lehen ere etorri izan da Hernanira, izan ere, Hernaniko Udalak diruz laguntzen ditu Guatemalako hainbat proiektu.
Bi taldek antolatu dute astearteko emanaldia: Hirugarren Adina, Hirugarren Mundurako eta Fe y Alegria. Biak ere Guatemalan lanean ari dira, eta Hernaniko Udalak dirulaguntza eman die. Hainbat proiektu dituzte bi talde edo ONG horiek Guatemalan, eta helburu jakin bat daukate: pertsona guztientzako hezkuntza babestua izatea, duintasunez bizi ahal izateko gaitasunak garatu ahal izateko.
Hitzaldiaren izena da: Tejiendo sueños en Guatemala: una educación para la vida. Denak gonbidatuta daude.