«Itsuek gauza asko garatu dituzte; batez ere, barne mundua»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 5a, 01:00

‘Cierra los ojos y verás’ pelikula ikusten 40 lagun bildu ziren. Besteak beste ikusi zen, sonar moduko sistema bat mugitu ahal izateko.

Adibidez, itsua ez denak mendia ikusi, eta arreta mendi horretara eramaten du. Itsuek, berriz, barneratu egiten dute mendia. «Itsuek gauza asko garatu dituzte, entzumena, taktoa, usaimena... baina ba­tez ere, barne mundua. Hori oso garatua daukate. Asteartean Biterira inguratu zenak badaki, itsuek asko lagundu diezaiekela itsu ez direnei. Zazpi itsuk hitz egin zuten asteartean, Cierra los ojos y verás pelikulan. Itsuak hobeto ezagutzeko, eta hainbat gauzetan begiak irekitzeko balio izan zien, Biterira inguratutakoei.

Itsumen asko: psikikoa, emozionala...
Tim Dabringhausek egindako dokumental honek beste buel­­ta bat ematen dio errealitateari. «Itsumen asko dau­de», dio Daniel Kish estatubatuarrak. «Itsumen psikikoa, emozionala, espirituala... eta itsumenik haundiena da, geure itsumen horiek ez ikustea». Alde horretatik zioen Imanol Etxeberriak ere: «nire lagun batek, deprimituta dagoenean niri deitzen dit». Itsuek ez diote beldurrik ezagutzen ez dutenari. Itsu ez direnek berriz, bai.

Sonar bat, sistema berria
Itsuek garatu dituzten hainbat zentzumenez gain, atzo ikusi ahal izan zen sistema berri bat, sonar moduko bat, kalean ibili ahal izateko. Daniel Kish bizikletan ibil­tzen da, bere kasa, soinua egin eta soinu haren oiartzunaren bidez, animalia askok egiten duten moduan. Berak garatu eta orain ari zaio alabari erakusten. Balio badio berari, zergatik ez beste itsuei, edo itsu ez direnei?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!