Zubia dela-eta, partidu gutxi jokatuko dira asteburu honetan. Saskibaloian, areto futbolean, palan eta waterpoloan ez da jardunaldirik jokatuko. Pelota partidu bat izango da larunbatean, eta igandean berriz, errugbia izango da; senior mailako 2garren taldeak Irunen aurka jokatuko du, 12:00etan Plaihaundin, Euskal Txapelketako 2garren faseko lehenengo partidua. Futbolari dagokionez, asteburuko jardunaldiak aldaketarik gabe jokatuko dira.
Erremontea eta errugbia, gaur
Gaur berriz, 18 urte azpiko kadete mailako errugbilariek ‘Madril-Valladolid-Euskadi’ Txapelketa ez ofizialeko partiduak jokatuko dituzte, 15:30etatik aurrera, Ordiziako Altamiran.
Erremonteko 4 partidu ere jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera: Matxin VI-Labaka /Otaegi-Zubiri; Ezkurra-Olazar/Juaristi-Ion (Binakako Txapelketa); Urtasun-Lizaso/ Etxeberria IV-Barrenetxea IV; eta Ezkurra II-Urko/Matxin III-Saldias.