Jendea behar da, janaria biltzen lagundu eta Saharara bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 4a, 01:00

Abenduaren 10ean hasiko dira janaria biltzen. Dena antolatzeko bilera gaur da, 18:30etan Biterin.

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, jendea behar da Saharara bidaltzeko janaria biltzeko, eta kanpaina an­tolatzeko. Urtero bezala, Her­naniko Uda­lak abenduan kanpaina bat egiten du, janaria bildu eta Saharako kanpamenduetara bidaltzeko. Kanpaina hori antolatzeko, gaur bilera egingo dute, 18:30etan Biterin. Bertara dei egin diete hernaniar guztiei.

Supermerkatuetan egon, janaria bildu, kajak ordenatu
Janaria biltzen berehala hasiko dira, abenduaren 10ean, hain justu. Lan dexente pilatuko da kanpaina aurretik eta ondoren, eta hargatik laguntza eskatzea: -Supermerkatuetan egoteko, jendeari kanpaina esplikatzen. -Supermerkatuetatik kajak hartu eta lokalera eraman (kotxea behar da). -Haiman janaria jaso. -Lokaleko kajak antolatu eta paneletan jarri...

Egoera kaxkarrari aurre eginez
Gabon aurrean egiten da kanpaina hau, garai berezia izaten baita guretzat. Ez da Hernanin bakarrik egiten den kanpaina; sahararen al­de dauden herri guztietan egiten da, hango kanpamenduetako elikadura arazoari pittin bat lagundu asmoz, egoera benetan baita kaxkarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!