Sasoia ona, baina zorte pattala

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 9a, 01:00

Hernanik 1-2 galdu zuen Santurtziren kontra, atzo, largero bat eta guzti jo zuen partidua.

ekipo gaztea du Hernanik, Emakumezkoen Euskal Li­gan, eta sasoi puntu ederrean badaude ere, momentu jakin batzuetan antzeman egiten da. Hori, eta zortea erabat kontra izatea; laburtuta esate­ko, horixe, atzoko partidua. Ezusteko bi jokalditan sartu zituen Santurtzik bi golak, lehenengo zatian. Hernani hortik aurrera nagusi zelaian, baina zer da, eta lehenengo zatia bukatu. Bigarrena hasi eta laster sartu zuen Herna­nik gola, Mariak, korner ba­tean, buruz. Enpatea eskutan izan zu­ten hernaniarrek, ba­tez ere, lar­geroa jo zuen baloi batean. Her­nani 10garren postu in­gurura jaitsi da. Hurrengo partidua, urtarrilean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!