Euskal konposatzaileen katuak, eta Zarzuelako obra betikoak... opera iritsiko da gaur Hernanira, alardea kantuari, eta saria kantu zaleei. Hernani’n Musik programak ekarri ditu hiru kantari bikain: Alberto Nuñez tenorea, eta Ana Otxoa eta Ana Begoña Hernandez sopranoak. Azken horrek, gainera, pianista lanak ere egingo ditu. Lirika puru-purua, barru barruko interpretazioa, eta garai bateko Italiara bidaia bat...
Bel Cantoa zen Barroko garaian puntaraino eraman nahi izan zen teknika, kantu perfektuaren bila. Gaur Hernanin izango da Bel Cantoa, eta gaiak, operan falta ezin direnak: pasioa eta emozioa, artea eta eromena, bizitza eta heriotza... arketipoz eta ideiaz betetako kontzertua. Pasioa, komedia, drama..., eta tragedia!... benetako opera, gaur.
Sarrerak salgai, 7 euroan.