gipuzkoako Diputazioaren diru kontuei buruz, eta asmoei buruz hitz egingo dute gaur, Sandiusterrin, 19:00etatik aurrera. Aurtengo balantzea egingo dute, eta datorren urteko asmoak zein dituzten zehaztu. Martin Garitano Diputatu Nagusia buru dela, azalduko dute 2013ko aurrekontua zein den.
Bigarren bilera Hernanin
Aurten beste bilera bat ere egin zuen Diputazioak hernaniarrekin. Orduko hartan, herritarrek proposamenak egin zizkioten Diputazioari, 2013an egin beharreko egitasmo edo planei buruz. Herriz herri jasotako proposamenekin, Diputazioak aurrekontu definitiboa egin du, eta hori da gaur azalduko dutena.