Puntu garbia deitu diote, eta zabor arriskutsua botatzeko jarriko dute. Etxe edo txabola moduko bat izango da, eta han bota ahal izango dira, berez zaborretara bota ezin diren gauzak, lurra, ura edo airea kontaminatzen dutenak: espraiak, aerosolak, x batekin markatutako garbiketa produktuak, tonerrak, inprimitzeko kartutxoak, pinturak eta barniz poteak, motorretako olio latak, fluoreszenteak, kontsumo txikiko bonbilak... Bestelako hondakinak ere botatzea izango da: cd-ak, kaseteak, etxetresna txikiak, baratzako produktuen botilak, pilak eta bateriak, merkurioa duten termometroak... Ontziak ondo itxita bota behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!