Infantilen mailan, 2 judo jardunaldi egin ziren atzo, Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzeko. Bertan, 3 neska hernaniarrek sailkatzea lortu zuten: Nagore Eizagirre lehenengo postuan (57kg azpitik), Maialen Iribarren (48kg azpitik) eta Aroa Ferreiro (57kg azpitik) bigarrengoan, eta Zuriñe Urdangarin hirugarrengoan (44kg azpitik). Mutilek berriz, ez zuten sailkatzerik lortu. Senior mailako Gipuzkoako Txapelketa ere atzo jokatu zen, baina hernaniarrik ez ez zen igo podiumera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!