Larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 2ra arte, hainbat artisten erakusketa ikusteko aukera izango da Andoaingo Bastero kulturgunean. Horien artean, Hernaniko Errapia taldeko 4 artista egongo dira: Aitor Ruiz de Eguino, Iker Valle, Ion Zabaleta eta Peio Goello. Inaugurazioa larunbatean egingo da, 19:00etan, eta Roberto Yaben pianista entzuteko aukera eta luntxa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!