Hernaniko Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, XVIII. Gazteen Dantza Txapelketa izan zen atzo. Sei pausoko bina pieza dantzatu zituzten 8 eta 15 urte bitarteko 16 bikote gaztek. Dudarik gabe, azpeitiarrak izan ziren nagusi, lehenengo 3 sariak irabazi baitzituzten. Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola izan ziren txapeldunak; Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal bigarrenak, eta Julen Badiola eta Ihintza Iturri hirugarrenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!