Menpean izan zuen Hernanik La Vila

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 3a, 01:00

Hernaniarrek ez zieten barkatu La Vilakoei, eta 31 eta 6 irabazi zuten. Ezin hobeto jokatuta, bonusa ere lortu zuten, eta zaleek gozatu egin zuten. Aurreikusi bezala, partidu borobila.

Partidu borobila behar zuen Hernanik, eta baita lortu ere. Hasiera-hasieratik kon­tzentratuta jokatu zuten etxekoek, eta atsedenaldira 19 eta 6koarekin iritsi ziren. La Vilakoek ez zuten gehiago egiterik lortu, eta Hernanik 31 eta 6 irabazi zuen.

Puntu asko, eta garrantzitsuak
Etxeberriak egin zuen lehenengo entsegua, eta Olanok eta Pelazek hurrengo biak. Genuak berriz, puntuak gehitu zituen lehenengo bi entseguak transformatuta. Atsedenaldiaren aurretik La Vilako Sorribesek 2 zigor kolpe egtiea lortu zuen.
Bueltakoan, Pelazek eta Peñak egin zituzten entsegu­ak, eta Genuak lehenengoa transformatu zuen. Bonusa ere lortu zuten. Merezitako garaipena atzokoa. Mailan mantentzeko puntu garran­tzitsuak lortu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!