Zineforuma gaur, itsuen larruan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 3a, 01:00

Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Hernaniko Koxka elkarteak zineforuma antolatu du. ‘Apaga la luz y veras’ dokumentala jarriko dute, 19:00etan Biterin, itsuen ikuspegia ezagutzeko.

Dokumentala ikusi eta ondoren, eztabaidatzeko au­kera izango da gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean. Sarrera doanekoa da.
Koxka elkarteak, desgaitasuna duten pertsonen Her­naniko elkarteak, antolatu du zineforuma, gaurkoa Desgaitasunaren Nazioar­te­ko Eguna baita. Apaga la luz y veras dokumentala jarriko dute, itsuen ikuspegia ezagutzera emateko eta gaiaren inguruko hausnarketa bul­tzatzeko.

Protagonistekin hitz egiteko aukera
Dokumentala ikusi ondoren, eztabaidarako tartea irekiko da. Bertan izango dira, Tim Dabringhaus, dokumentalaren zuzendaria; eta doku­men­taleko hainbat protagonista.

Ikusmen eza ez da ikustezina
Apaga la luz y veras dokumentalean hainbat itsu agertzen dira, beren bizitzaren inguruan duten iritzia azaltzeko eta beren sentimenduak adierazteko.
Desgaitasunaren Nazioar­teko Eguna izanik, Koxka elkarteak azaleratu nahi izan ditu desgaitasun mota desberdinak dituzten pertsonek eguneroko bizitzarako izaten dituzten oztopoak eta horiei aurre egiteko dituzten moduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!