«Esaidazu laztana... bihar ere nirekin egongo zarela»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 4a, 01:00

Euskeraren Eguna ospatu zuten atzo Hernanin, Institutuan eta Inmakulada ikastetxean. Udala ere itxita egon zen atzo.

ken Zazpi taldearen amodio kantak Euskeraren Egunari bukaera eman zion, atzo, Institutuan. Karaokean kantatuak aixa balio zezakeen eus­ke­rarentzat ere: esaidazu laztana... bihar ere nirekin egongo zarela. Zer hoberik, hizkuntza batentzat. Hernaniko ikasle jendeak badaki hori ondo, eta atzo hargatik ospatu zuten eguna, bai Ins­ti­tu­tuan eta bai Inmakuladan. Kirola eta kantua batean, eta idatziak bestean. Inmakula­dako ikasleek, besteak beste, poe­­ma edo esaldi laburrak idatzi zituzten Europako hiz­kun­tza zaharrenaren alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!