Kopako Txapelketa jokatzeko izan ziren La Vilakoak Landaren, azkenekoz; urrian hain zuzen. Orduan alikantearrak izan ziren garaile, nahiz eta hernaniarrek lan txukuna egin zuten. Gaurkoan ordea, Hernaniko ia jokalari guztiak jokatzeko moduan izango dira, eta partidu borobila egiteko asmotan aterako dira zelaira. Partidua eguerdiko 12:00etan izango da, Landaren.
Jokalari arriskutsuak, La Vilakoak
Vilajoiosakoek hiru jokalari garrantzitsuren falta sumatuko dute gaurkoan. Besteak beste, ezin izango dute jokatu Hobbs, Marcos Poggi eta Javier Carrionek. Hala ere, hernaniarrei lana emango dien jokalaririk ez da faltako. Tartean izango baitira, Chivers entrenatzaile eta jokalaria; Matt Cook, jokaldi irekietan trebea; eta Edu Sorribes, Kopako Txapelketan hernaniarrei nahikoa kalte eragin ziena zigor kolpeetan.
Hernani, indartsu
Joan den astean Madrilen galdu egin bazuten ere, oso itxura ona eman zuten jokalari hernaniarrek. Puntuak behar beharrezkoak dira ordea, eta gaurkoan ahalik eta gehien lortzeko asmoarekin aterako dira hernaniarrak zelaira. Gainera, Hernaniko ohiko jokalari ia guztiak jokatzeko moduan izango dira. Bestalde, sailkapenean hernaniarrak La Vilakoak baino 3 postu aurrerago daude.
SENIOR EMAKUMEAK:
Senior emakumezkoen taldeak ere gaur jokatuko du, 10:30etan Eibarren aurka, Eibarko Unbe zelaian. Euskal Txapelketako 10garren jardunaldia izango dute gaurkoa, eta indartsu dago taldea, azken garaipenari esker.