Garitano diputatu nagusiak emango ditu azalpenak. Arratsaldeko 19:00etan izango da Sandiusterrin.
Herritarren iritziak jaso ostean, 2013ko aurrekontu proposamen bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herriz herri aurkezten ari da. Asteartean, Hernanin izango dira proposamenaren berri ematen. Martin Garitano diputatu nagusia eta Diputazioko hainbat ordezkari izango dira.
Hain zuzen, bi gai izango dituzte hizketagai: 2012ko aurrekontuaren balantzea eta 2013ko aurrekontu proposamena aurkeztea.
Hitzordua arratsaldeko 19:00etan jarri dute Sandiusterrin eta herritarrei dei egiten diete azaldu eta parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!