AEKko Zilegi Eskolak izango dira abenduan. Asteartean eta hilaren 11n, berrerabilpen zentroaren eta denbora bankuaren inguruko hitzaldiak izango dira, hurrenez hurren, 09:30etan eta 19:00etan. Astigarragan berriz, haurren keinu bidezko komunikazioaren inguruko tailerra emango da abenduaren 4 eta 11n, 16:00etan kultur etxean. Prezioa 10 eurokoa da, eta izena eman behar da: 607 61 06 87 edo zilegieskola@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!