25 artisau postu, Pablo Lasa artisau azokan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 2a, 01:00

Goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara 25 postu izango dira Atsegindegin. Horietatik 6, hernaniarrenak.

Pablo Lasa, Hernaniko Artisau Azokaren 33garren edizioa izango da gaurkoa. Goizez eta arratsaldez, 25 artisauren lanak ikusi eta erosteko aukera izango da Atse­gindegin. Goizez, 11:00­e­ta­tik 14:30etara bitartean, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Bertan izango dira Gipuz­koa osotik etorritako artisauen 25 postu. Hernania­rrak, 6 izango dira. Amano Batik (batik), Anas­tasia Leunda (artilea, ezkurra), Nekane Flamarike (bitxiak), PupilBags faktoria (poltsak), Ziku (bitxiak), eta Biteri kultur etxea (zeramika). Burdin-forja erakustaldia eta haurrentzako eskulan tailerra era izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!