gaur eguerdiko 12:00etan hasita, XVIII. Gazteen Dantza Txapelketa izango da Hernanin, Plaza Berrin (euria eginez gero, Biterin). Guztira, 16 bikote ariko dira dantzan, eta fandango eta arin-arinaren erritmoa ondoen jarraitzen dutenak direla erakutsi beharko dute.
32 dantzari fin
Guztira, 32 dantzarik hartuko dute parte Kriskitiña dantza taldeak antolatutako txapelketa honetan. Ohi bezala, bikoteka dantzatuko dituzte fandango eta arin-arin bana. Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegi trikitilari anoetarrek joko dituzte dantzarako doinuak. Dantzariak hainbat txokotatik etorriko dira. Besteak beste, Azkoitiatik, Azpeitiatik, Lezotik, Alegitik, Billabonatik eta Errezildik. Aurten ez da Hernaniko bikoterik izango. Dantzaren erritmoa ondoen jarraitu eta pausorik finenak egiten dituztenak izango dira irabazleak.
Epaimahaiaren erabakia
Behin dantzari guztiek dantzatuta, epaimahaikideak bildu egingo dira, bikote irabazlea zein izango den erabakitzeko. Irabazleentzako sariak ondorengoak izango dira, txapela eta zapia. Epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek.