Negulekuak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak, eguberrietako zortzi goizetan, 09:00etatik 13:00era. Haurrentzako dira, 4-9 urte bitartekoentzat, eta hainbat ekintza prestatu zaizkie: jolasak, ipuin kontaketak, eskulanak, antzerkia... Apuntatzeko azkeneko eguna, abenduak 10. Egunak: abenduak 24, 26, 27, 28, 31 eta urtarrilak 2, 3, 4. Prezioa: bazkideek 40 euro; besteek 50 euro. Informazio gehiago: 943 33 27 99 - 688 660 707.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!