Emakumeek kartzeletan bizi duten egoeraren inguruko hausnarketa egin zuten atzo Txoko Feministako kideek, Herrira mugimenduak deitutako kontzentrazioan. Indarkeriak milaka aurpegi dituela salatu zuten, eta preso eta iheslariak etxera ekartzeko eskaria egin zuten. Jende asko bildu zen Plazan, eta ekitaldian parte hartu zuten baita ere, Ane Galardi eta Nerea Berrotaranek, Gipuzkoako Kantu Txapelketako irabazleek.
Indarkeria sexista,
kartzelan ere
Preso Kolektiboa 607 pertsonak osatzen dutela azaldu zuten atzokoan; horietako 86 emakumeak dira. Horietatik bakarra dago Euskal Herriko kartzela batean, 54 daude Espainiakoetan sakabanatuta, eta gainerakoak Frantziakoetan.
Salatu zuten emakumeei kartzeletan ukatzen zaizkiela, besteak beste, sexualitatea garatzeko askatasuna, moduloaren tamaina gizonezkoenaren berdina izatea eta ez txikiagoa, osasun asistentzia, edota ama izateko eskubidea.
Espetxe politika horrekin amaitzeko konpromisoa hartzeko deia luzatu zuten.