16 bikote dantzan bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 1a, 01:00

Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, XVIII. Gazteen Dantza Txapelketa egingo da bihar.

Bihar eguerdiko 12:00etan XVIII. Gazteen Dantza Txa­pelketa egingo da Hernanin, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta. Eguraldi ona egi­nez gero, Plaza Berrin egingo da; bestela, Biterin. Denera, 16 bikotek hartuko dute parte, Azkoitia, Azpeitia, Lezo, Alegi, Billabona eta Errezilgoak. Fan­dan­go eta arin-arina dantza­tuko dituzte, Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegi trikitilari anoe­tarrek jota. Bikote irabazlea aukeratu­ko duten epaimahaikideak Gi­puzkoako Dantzarien Biltza­rre­ko kideak izango dira. Txa­pela eta zapia dira sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!