Jai eguna udaletxean eta festa Institutuan eta Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 1a, 01:00

Udaletxea itxita egongo da egun osoan; kiroldegia, arratsaldez bakarrik.

Astelehenean, abenduak 3, Euskeraren Eguna izango da eta ondorioz, Hernaniko Udaleko hainbat zerbitzu itxita egongo dira. Alde batetik, udaletxea itxita egongo da egun osoan zehar, erregistroa izan ezik. Eta bestetik, kiroldegia ere itxita egongo da, baina kasu horretan, arratsaldez bakarrik.

Institutuan eta Inmakuladan, ekintza ugari
IES Hernani BHIn Euske­raren Eguna ospatzeko hainbat ekin­tza antolatu dituzte egun osoan. Inmakulada ikastetxean ere egun berezia antolatu dute Euskaraz bixi bizi lelopean.

EGITARAUAK

Institutuan:
08:15etan, Gozatu Hernaniko euskalgintzarekin. Langile guztientzat.
11:00etan, ‘Gozatu euskerarekin’ hamaiketakoa (DBH). Trikitilariak.
11:30etan, Txalaparta-alboka deia.
11:40etan, Sarrera-hitzaldia.
11:45etan, Bertso saioa.
11:55etan, Kantaldia.
12:30etan, Dantzariak.
12:50etan, Zozketa: ‘Gozatu euskerarekin’-piropoak.
13:00etan, ‘Gozatu euskerarekin’ hamaiketakoa (Batxilergoa-Lanbide Heziketa). Trikitilariak.
13:30etatik 14:30etara, Kultur animazioa (Batxilergoa-Lanbide Heziketa).
14:30etatik 16:30etara, Kultur animazioa (DBH 3-4).
Herri kirolak-Aerobik... (jolaslekuan)
Filmak, jokuak, hormirudiak
(ikasgeletan).


Inmakuladan:
10:30etatik, jolasak.
Jolastera animatzen direnek puntuak jasoko dituzte eta 20 euroko bale bat jasotzeko aukera izango du Elkarren gastatzeko.
Horrez gain, pintxo-potea izango da 0,50 euroan.
Arratsaldean, zineforuma euskeraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!