Eñaut Esnaola hernaniarrak, Errazkinekin batera, Udazkeneko Torneoko finala jokatuko du gaur arratsaldeko 17:30etan Donostiako Gaska pelotalekuan. Txapelak lortzeko aukera haundia dute, sailkapeneko bost partiduak irabazi baitituzte. Bestalde, infantil mailako Lazkano pelotariak Gipuzkoako Txapelketako final zortzireneko partidua jokatuko du gaur, 16:30etan Oiartzunen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!