Gaztetxoenen erakustaldia gaur, eta Gipuzkoako Txapelketa bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 1a, 01:00

Judo erakustaldia egingo dute gaur kiroldegian, 16:00etatik aurrera, 6-9 urte bitartekoek. Bihar, seniorren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da.

Judo erakustaldia izango da gaur, 16:00etatik aurrera, kiroldegian. Hernaniko, Do­nos­tiako eta Urnietako 200 ume inguruk, 6 eta 9 urte bitartekoek, hartuko dute parte. Guztira, 200 bat haur elkartuko dira. Bestalde, bihar goizeko 10:00etatik aurrera senior mailako Gipuzkoako Txapel­keta jokatuko da, kiroldegian. Era berean, 11:30etatik aurrera, infantil mailako 2 jardunaldi ere egingo dira, mar­txo­an jokatuko duten Gipuz­koako Txapelketarako sailkatzeko.

Hernaniar gutxi, aurten
Guztira, 120 judokak hartuko dute parte biharko senior mailako Gipuzkoako Txa­pel­ketan, eta horietako 4 izango dira hernaniarrak. Infantilen mailako sailka­tze jardunaldietan berriz, 100 judoka inguru arituko dira, eta 16 bat izango dira hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!