Monakoko ultrafondo proba egin berri du Xabier Salillas hernaniarrak. Zortzi egun pasa ditu korrika, eta 540km inguru egin ditu guztira. Bere kategorian podiumera igotzea lortu zuen, 3garren postuan.
«Berriro parte hartzeko
sailkatzeko asmoa daukat»
Monakoko proba honetan parte hartzeko, ultrafondo probetan munduko 42 onenen artean egon behar da. Urte osoan egindako probak hartzen dira kontuan sailkapen hori egiteko.
Salillasek onenen artean egotea lortu du, eta sari haundia izan da: «Oso esperientzia polita izan da. Primeran tratatu gaituzte, eta profesionalen artean egon naiz. Berriro parte hartzeko sailkatzeko asmoa daukat».
Wukroren alde, korrika
Orain errekuperatzen ari bada ere, Salillasek buruan du hurrengo proba. Hernaniko atletismo pistan 700km egingo ditu, urtarrilaren 21etik 28ra.
Helburua izango da ikuskizuna sortzea, eta dirua biltzea Wukrora bidaltzeko. «Herriko jendea inplikatzen saiatuko gara, nirekin korrika egin eta laguntza eman dezaten».