Gaurko pelikularekin amaituko da Zine Zikloa

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 30a, 01:00

Amher elkarteak emaku­mea eta emigrazioari buruz­ko Zine Zikloa antolatu du azaroan zehar. Aurreko bi ostiraletan beste bi film eman dira, eta gaur jarriko duten pelikularekin emango zaio amaiera Zikloari. Flores de otro mundo ja­rri­ko dute, 20:00etan Sandiust­errin.

Mundu hobe baten bila
Iciar Bollainek zuzendutako Flores de otro mundo (2009) pelikula ikusi ahal izango da gaurkoan. Bizitza hobe baten bila dabiltzan hiru emakumeren istorioa kontatzen da bertan. Batetik, Patriciarena. Ma­dri­len bizi den dominikar bat da; seme-alabekin kezkatuta, ber­ta­tik alde egin nahi duen emakumea. Bestetik, Bilbon bizi den Marirrosi, bakar­dadeari aurre egin nahian ari da. Milady kubatar gazteak berriz, mundua ikusteko al­de egiten du bertatik. Santa Eula­lian egingo dute to­po, bertako gizonek emaz­tegaia bilatzeko asmotan egindako festan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!