Gabonetako Mus Txapelketa azkarrean parte hartzeko, izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 11a, 01:00

Anboto tabernan Gabonetako Mus Txapelketa azkarra antolatu dute abenduaren 22an, 16:00etan, eta izen ematea zabalik dago. Lehenbailehen eman behar da izena, Anboton bertan. Lehenengo 4 bikoteentzako izango dira sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!