Hernaniarrak, taula gainean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 29a, 01:00

‘Zu ere On Kixote!’ antzezlanaz gozatzeko aukera izan zen atzo Biterin. Hernaniarrak obraren parte ere izan ziren. Gaur bukatuko da Antzerki Zikloa ‘Diálogos con mi barriga’ antzezlanarekin.

Antzerki Zikloaren barru­an, Zu ere On Kixote! antzezlana taularatu zuten atzokoan, eta hernaniarrak bihurtu ziren protagonista. Izan ere, herritarren partehartzea lortzea da obra honen helburua. Besteak beste, Ozenki abesbatzak eta Ttarla dantza taldeak hartu zuten parte antzezlanean. Bestalde, aktore nagusia ere, hernaniarra da: Ainhoa Pine­da. Ikusle asko erakarri zituen obrak. Horretan lagundu zuten baita ere, Imuntzo eta Beloki trikitilariek. Antzerki Zikloa bihar bukatuko da, Diálogos con mi barriga obrarekin. Emanaldia 20:00etan da. Sarrerak bukatuta daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!