Joxe Ramon eta Pako, Elur-Txori elkarteko bikotea izan da txapelduna, Elkarte Arteko Mus Txapelketan. Hurrengo sailkatuak: Txalapartako Oskar eta Txemari, Goiz Eguzkiko Miranda eta Dani, eta Etxeberriko Txepe eta Mikel. Afari eder batekin amaitu zen txapelketa, Ur-Mia elkartean. Datorren urtean, Santa Barbara elkarteak antolatuko du txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!