Udala planteatzen ari da banku edo kutxekin harremanak etetzea, etxe kaleratzeren bat egiten dutenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 29a, 01:00

‘Legezko zirrikiturik’ ba ote dagoean begiratzen ari da Udala, hori egiteko. l Hiru mozio onartu ziren astearteko Plenoan: Desahuzioei buruzkoa, Emakumeen indarkeriaren kontrakoa, eta Israelen azken erasoari buruzkoa. l Beste puntu batzuk ere onartu ziren: taxi tarifak, FCCrekin kontratua...

banketxeekin harrema­nak moztu, eta diruak ber­ta­tik atera. Hori da Hernaniko Uda­lak planteatu nahi due­na, banketxe batek etxe kale­ra­tze­ren bat egiten badu. Udaletxeko partidu guztiek aho batez onartu zuten hori, astearteko Plenoan, eta orain begira ari dira, ia Udalak le­gez hori egin dezakeen. Mo­­zio horrez gain, beste bi ere onartu ziren: ema­ku­meen in­darkeriaren kontra­koa eta Israelek Gazan egin duen azken erasoaren kontrakoa. Horrez gain, beste puntu dezente ziren Plenoan. Adi­bidez, taxi tarifetan aldaketa txiki bat, eta kale garbike­ta­ko kontratua berrikustea.

«Etxe kaleratzeek sortzen dituzte, bazterketa eta marjinazioa»
Aho batez onartu zen Ple­no­an etxe kaleratzeei buruzko mo­zioa, aurretik bozera­mai­leen batzordean adostu zu­te­na. Mozioak dioenez, desa­hu­­zioen kulpaz gero eta mar­jinazio haundiagoa da­go, eta jende hori baztertuta bizi da gizartean. Horren aurrean, bankuek eta kutxek uko egin diote erremedioak bilatzeari, eta merezi du horren aurrean neurriak hartzea, «ez baitago onartzerik banku eta kutxek udal kapitalari etekina ate­ratzea, eta aldi berean, her­na­niarrak beren etxetik kale­ra­tzen aritzea». Hernaniko Udalak salatu nahi du Espainiako Estatuan oraindik indarrean segitzen duela hipotekak ez ordain­tze­ko legeak, eta eskatu du lege hori aldatzeko. Puntu horri buruz Estefania Mor­cillok, PSEko bozeramaileak barka­me­na eskatu zuen, bere al­derdiak ez duelako lege hori aldatu Espainiako Gober­nuan egon de­nean. Udalak eskatu du, baita ere, laguntza zerbitzua es­kaintzeko, kaleratutako per­tso­nei, gizarte programak mar­txan jarrita eta abar. Horrez gain, banku eta ku­txei eskatzen diete eje­ku­zio hipotekarioak alde batera uzteko, kasu guztiak banaka banaka aztertzeko, eta irten­bideak bilatzeko. Hernaniarrei eskatu diete udal errezibo guztiak ordain­du ditzatela, aurreko puntua betetzen duten banketxeetan. Eta azkenik, Udalak azter­tu egingo du ea zirrikitu le­galik badaukan harre­ma­nak moztutzeko, baldintza horiek betetzen ez dituzten banku eta kutxekin.

Bost konpromiso, berdintasunaren alde
Hernaniko Udalak bost kon­promiso hartu zituen atzoko Plenoan, emakume eta gizo­nen arteko berdintasunaren alde. Joan den igandean zen Emakumeen kontrako indar­keria salatzeko eguna, hain zuzen ere. Udalak politika ak­tibo, osoa eta koordinatua ga­ra­tu­ko du, eta adibidez, eutsi egin­go dio biolen­tzia­ren bik­tima diren ema­ku­meen­tzako arreta programa­ri. Era­soak prebenitzeko neurriak hartu­ko dira, heziketan oinarri­tu­ta. Beldur Barik programa konpartitu, eta autodefentsa feministaren beharra trans­mi­titu nahi du Udalak. Eta era­soa gertatzen bada, neu­rri asistentzialak jarriko dira, eta herria animatuko da egoera salatzera.

«Boikota Israeli»
Israelek Gaza bonbardatu du azken egunetan, eta gutxie­nez 162 lagun hil eta 1.300 zauritu ditu. Eraso horren kontra Hernaniko Udalak aho batez onartu zuen, Her­naniko Kooperazio taldeak ekarritako mozioa, Gerraren aurkako Gipuzkoako platafor­ma­rena. Hernaniko Udalak babesa eta begirunea azaldu dio Palestinari. Nazioarteko komunitateari eskatu dio ahal duena egiteko Israel presionatzeko, eta Israelek berdin jarraitzen badu, egiteko «boikota Israeli». Eta Espaniako Gobernuari eska­tuko zaio, adierazpen hau Israelera bidaltzeko.

Taxien tarifa bereziak
Aldaketa txiki bat egin da taxien tarifetan. Bi tarifa ditu taxiak, egunekoa eta gaue­koa. Orain, gaueko tarifa apli­katuko da larunbat, igande, jai egun eta aben­duaren 24 eta 31n.

Murrizketa, %7,42, kale garbiketako kontratuan
Hernaniko Udalak eta FCC en­presak gastua murriztu du­te kale garbiketan (%7,42), neurri batzuren bidez: jai egunetan jende gutxiago ari­ko da la­nean; oporrak ez dira zuze­nean ordezkatuko, bai­zik eta plantilla moldatuko da; eta KPIa (IPC) ez dute igoko 2014 arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!