Ostiraletik igandera Garagardo Azoka egingo da Astigarragako pilotalekuan (berogailuak jarriko dira), Mundarro K.E. taldeak antolatuta. Ukondoa, saltxitxak, patata purea, garagardoa eta kafea izango dira aukeran, 12 eurotan. Larunbatean gainera, Hoi Ez! taldearen kontzertua izango da. Ordutegia: ostiral eta larunbatean 16:30etatik 00:30etara, eta igandean, 12:00etatik 16:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!