Izena emateko aukera, Mugimendu tailerrerako

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 27a, 01:00

Ostiralean, arratsaldez, eta larunbatean, goiz eta arratsaldez, emango da Mugimendu tailerra.

Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatzen dituzten Jabetze Eskolen barruan, Mugimendu tailerra emango da aste honetan. Ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara emango da tailerra, eta larunbatean jarraituko du, goizeko 10:00e­tatik 14:00etara, eta arra­tsaldeko 15:30etatik 19:30eta­ra, Biteri kultur etxean.

Gorputza eta mugimendua
Tailerra teorikoa eta praktikoa izango da, eta gorputza eta espazioaren inguruko esperimentazioa landuko da. Dinamika eta jokoak erabiliko dira horretarako: mugimendu ariketa batzuk, testuak, edota bideoak. Irakasleak izango dira Ana Revuelta eta Maider Urrutia.

Izen-ematea zabalik
Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Horretarako 3 aukera daude: Plaza Feministatik (Aristiza­bal 7, behea) pasa, 943 33 70 17ra deitu edo irantzu@hernani.netera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!