Antzerki Zikloa gaur hasiko da, André & Dorine antzezlanarekin. Protagonistetako bat Garbiñe Insausti aktore hernaniarra da. Bihar, Zu ere On Kixote antzezlana ikusi ahal izango da, eta ostegunean, Diálogos con mi barriga. Emanaldi guztiak Biteri kultur etxean izango dira, iluntzeko 20:00etan hasita.
Sarrerak oraindik, hernaniarrak ikusteko
Gaurko eta ostegunerako antzezlanak ikusteko sarrerarik ez da geratzen, baina oraindik bada aukera, biharko antzezlanerako sarrerak erosteko. Zu ere On Kixote antzerkia ikusi ahal izango da bihar. Bertan parte hartzen dute, besteak beste, Ainhoa Pineda aktore hernaniarrak, eta Hernaniko Ozenki abesbatzak eta Ttarlda dantza taldeak. Bertan izango dira, baita ere, Imuntzo eta Beloki trikitilariak, eta Mari Carmen eta Rafa tango dantzariak. On Kixoteren istorioak gordetzen dituen metaforek Hernanirekin nola egiten duten bat erakutsiko digute.
‘André & Dorine’ gaur
Kulunka Teatro konpainia hernaniarrak antzeztuko du gaur, André & Dorine antzezlana, eta protagonistetako bat Garbiñe Insausti hernaniarra izango da. Tragikomedia honetan, agure bikote xelebre bat izango da protagonista, eta oroitzapenen eta memoriaren pisua aztertuko dira.
‘Diálogos con mi barriga’, ostegunean
Antzerki zikloa ostegunean bukatuko da, Diálogos con mi barriga obrarekin. Umorea izango da nagusi, eta Javier Merino aktorearen sabela berriz, protagonista. Zorionaren kurba ere deitzen zaio sarri sabelari, eta obra honek erakutsiko du zoriontsu egiten duela sabelak, haren jabea.