Gaur ere izango da zerekin gozatu!

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 25a, 01:00

Pizzak, urdaiazpikoa, txorixoa, goxokiak, fruitu lehorrak, arropa, pitxiak... makina bat jaki eta produktuz gozatzeko aukera dago egunotan Hernanin, Kultura arteko Azoka dela eta. Penintsula osoko kultura ezberdinetako artisauek bat egin dute; baita bertakoek ere. Hiru egunez herriko kaleak girotu ostean, gaur itxiko ditu ateak azokak. Beraz, gaur izango da azken eguna azokaz gozatzeko. Tilosetan, Gudarien Plazan eta Plaza Berrin daude artisau postuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!