Aurreko larunbatean, Euskadiko Kostako Arrantza Txapelketa jokatu zen Hondarribiako hondartzan. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako txapelketetan sailkatu ziren arrantzaleek hartu zuten parte. Horien artean ziren Javier Egibar eta Luis Adrian hernaniarrak. Egibarrek bosgarren postua lortu zuen eta Adrianek 27garrena. Irabazlea Victor Justel bizkaitarra izan zen. Hori horrela, datorren urtean Egibarrek Euskadiko goi mailako ligan hartuko du parte Adrianekin batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!