Bi zati oso desberdin jokatu ziren atzo Madrideko Valle de las Cañas zelaian. Lehenengo zatian, Atletico Madrid taldea eskas aritu zen defentsan eta Hernani izan zen nagusi. 8-24 aurretik izan zen azken minutura arte. Madrildarrek aldea 11 puntutara txikitu zuten entsaio bat tarteko: 13-24. Bigarren zatian partidua zeharo aldatu zen. Madrildarrek defentsa ona egin zuten eta sortutako aukera guztiak ondo aprobetxatu zituzten. Azken hamar minutuetan, hernaniarrek presio gogorra egin zuten eta beste entsaio bat egitetik gertu ibili ziren. Azkenean, ordea, 30-24 bukatu zen partidua eta defentsako bonusaren kontsolamenduarekin itzuli ziren etxera trikoloreak. Zazpi puntu edo gutxiagoko aldearekin galtzean lortzen da defentsako bonusa.
Zigor kolpea, 3 entsaio
eta 3 transformazio
Lehenengo 3 puntuak Genuak lortu zituen zigor kolpe baten ondorioz. Ondoren 3 entsaio egin zituzten Pelaz, Apaolaza eta I. Otxotorenak. Genuak hiru transformazioak sartu zituen.
Hamabostekoa:
Gorka Sarasola, Jon Apaolaza, Iñaki Otxotorena, Aritz Mitxelena, Arkaitz Otegi, Ander Gutierrez, Arkaitz Otaño, Jon Otxotorena, Igor Genua, Iraitz Garmendia, Jon Olano, Igor Etxeberria, David Pelaz, Aritz Otaegi eta Oier Garmendia.
Jolastu zuten ere: Javier Seco, Garikoitz Gago, Patxi Barandiaran, Manex Casado, Ugaitz Otaño, Iker Peña eta Iñaki Leonet.