Corralek jantzi du txapela, Mansorekin tablak eginda

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 26a, 01:00

Hernaniko Xake Txapel­ketan lehia estua izan da az­ken momentura arte. Azke­ne­an, Javier Corral andoaindarrak jantzi du txapela Fe­lix Mansorekin tablak eginda. Atzo jokatu zen zazpigarren eta azken jardunaldia eta bertan erabaki zen txapelduna eta gainerako sarituak. Biga­rren postuan Ene­ko Martia­rena geratu zen 5,5 punturekin; txapeldunak baino puntu erdi gutxiagorekin. Hiruga­rre­na Felix Man­so izan zen, 5,5 puntu lortu zituen berak ere. Laugarrena Ixidro Es­naola izan zen, 5 punturekin. Esnaola, lehenengo hernaniarra ere izan zen eta saria jaso zuen. Bos­garrena, Julian Ro­mero, lehe­nen­go federatu gabea izan zen 5 punturekin, eta be­rak ere saria jaso zuen. Baita Oxan Altunak ere, lehenengo beteranoa izateagatik. Altunak 4 puntu lortu zituen.
Aurten 23 lagunek hartu dute parte txapelketan eta giro ederrean ibili direla azaldu dute antolatzaileek. Gainera, azken momentura arte ez da erabaki txapelketako sailkapena eta horrek saltsa jarri diola azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!