Hernani itzuli da bere bidera

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 25a, 01:00

Aloña Mendiri 3-0 irabazi zion atzo Hernanik. Gutierrez, Olabide eta Zabaletak sartu zituzten golak. Aurreko asteko porrota atzean utzi dute txuri-berdeek eta lidertzari sendo eusten diote.

Denboraldiko partidu guztiak irabazi zituen Her­nanik aurreko jardunaldira arte. Touringek lortu zuen txuri-berdeak garaitzea. Baina porrot hori atzean utzi eta berriz ere garaipenez garaipen jarraitzeko asmotan dira hernaniarrak atzo Aloña Mendiri 3-0 irabazita. Parti­du serioa jokatu zuten etxekoek. Lehenengo zatian Javi Gutierrezek sartu zuen gola eta 1-0 iritsi ziren atse­de­naldira. Bigarren zatian Mikel Olabideren gola iritsi zen. Eta partidua bukatzeko 10 minuturen faltan, Iñaki Zabaletak sartu zuen hirugarrena. Hernanik 3 puntu horie­kin lidertzari eusten dio sendo eta bide horri eustea dute helburu. Hurrengo partidua Bergararen aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

Emakumezkoen Ligan ere, Hernanik irabazi
Emakumezkoen Euskal Ligan ere, atzo jokatu zuen Hernanik. Eta kasu honetan ere, hiru puntu lortu zituzten txuri-berdeek. 1-3 irabazi zioten Arizmendiri. Lehenengo zatian aukera asko izan zituen Hernanik eta horietako batean iritsi zen Olaia Jauregiren gola, buruz. Aurkariek, izan zuten aukera bakarra ederki aprobetxatzen jakin zuten eta 1-1 iritsi ziren atsede­naldira. Bigarren zatian hernania­rrak gehiago izan ziren, baina partidua bere horretan bukatuko zela zirudien. Bukatzeko bi minutu falta zirenean sartu zituzten Jaure­gik eta Ylenia Mora­lesek beste bi golak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!