Bihartik ostegunera, hau da, hiru egunez, ikastaroa izango da Biterin. Helduek izaten dituzten jokaera aldaketei nola aurre egin erakutsiko dute. Saio guztiak 17:00etatik 20:15etara izango dira. Ikastaroa, Ongintzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Lahar Elkargoak antolatu dute.
Guztientzat irekia
Ikastaroa interesa duten pertsona guztiei dago zuzendua, hala nola, zaintzaileak, erizainak... Izena emateko: 663 057 223 edo formakuntza@laharelkargoa.org.
Lau puntu
Ikastaroan lau puntu landuko dituzte: dementziak (definizioa, motak, sintomak...), giza jokaerak (azterketak, aldaketarako teknikak...), arazo zehatz batzuen aurrean eman beharreko pausoak (arazoak prebenitzeko metodoak, jarraitu beharreko protokoloak...), eta sortu daitezkeen beste arazoei nola aurre egin, batez ere, dementzia kasuetan.