Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Eguna izan zen atzo eta beste herrietan bezala, Hernanin ere kalera atera zen herritar ugari. Eraso sexistarik ez dutela nahi argi utzi zuten Plaza Berrin egindako kontzentrazioan. Eguerdiko 12:30etatik 13:00etara bildu ziren eta Uxue Alberdiren bi bertso kantatuta amaitu zuten kontzentrazioa.
Ondoren, kalejiran atera ziren. «Kaleak berreskuratzeko kalejira» egin zuten Plaza Berritik Axalara igo, handik Lizeaga auzora joan, Portura jaitsi eta Apeaderoan bukatuz. Kalejiraren helburua zen espazio publikoaren inguruko hausnarketa bultzatzea, eta besteak beste, Hernaniko gune ilun edo arriskutsuak deiturikoak hartzea eta gune horiek sortzen dituzten sentsazio txarren gainean sentimendu positiboa eraikitzea.
Gaur, antzerki foruma izango da arratsaldeko 18:30etan Biterin.