Hernaniko Udaleko alderdi guztien artean mozio bat adostu dute desjabetzeen inguruan. Mozioa astearteko Plenoan onartuko dute. Hala azaldu dute prentsa ohar bidez: «Egun pil-pilean dugu desjabetzeen gaia. Egunetik egunera okertzen doan egoera. Honen aurrean, Hernaniko Udala osatzen dugun alderdi guztion artean zer egin eta nola jardun adostu dugu. Gure lana herritarren arazoei irtenbideak bilatzen laguntzea denez, protagonismo politikoak alde batera utzirik, astearteko Udal Osoko Bilkuran mozioa onartuko dugu. Mozio bateratua, landutakoa, adostua eta gure konpromiso zehatzak jasotzen dituena».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!