Sagastiyan, Iturmendi parketik Etxeberrirako tartean, babes ofizialeko eta alkiler sozialeko 108 etxebizitza egingo dira eta Visesa enpresa publikoak (Eusko Jaurlaritza) jakinarazi duenez, asteartean adjudikatu zituen lanak. 8.479.431,23 eurogatk adjudikatu zaizkio lanak UTE Sacyr Construccion S.A.-Febide SAUri.
3 etxe mugitzeko arazoak dituztenentzat
Etxebizitza horietatik, 74 babes ofizialekoak izango dira. 21 etxek bi logela izango dituzte eta horietako hiru etxe mugitzeko arazoak dituztenentzat egokituta izango dira. Gainerako 53 etxebizitzek 3 logela izango dituzte. Guztiek garajea eta trasteroa izango dituzte. 34 etxebizitza, berriz, alkiler sozialekoak izango dira.
Etxebizitzen tamainari dagokionez, 69,29-90 m2 artekoak izango dira. Mugikortasun arazoak dituztenentzako etxeek 67,93 m2 izango dituzte. Babes ofizialeko etxeen prezioak 133.757-163.408 euro (gehi BEZa) artean ibiliko dira. Garajea eta trasteroa barne. Etxebizitzak 2015 urterako bukatzea aurreikusten dute.