Goizuetako Azaro Kulturala gaur bukatuko da Feri Egunarekin. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira: 10:00etatik 13:00etara, Isarriko frontoian hazienda feria eta artisau eta nekazal postuak plazan; 12:30etan, aizkolariak: Otaegi-Olasagasti; 14:30etara, bazkaria; ondoren, triki-poteoa; 22:30etan, gaztetxean kontzertua: Gugaz taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!